Ir al contenido

Documat


Resumen de Kalkuluan barreneko ibilbidea. Mathematica erabilita I

María Josefa González Gómez, Elisabete Alberdi Celaya Árbol académico

  • Problema errealen ebazpenak kontzeptu eta teknika matematiko askoren ezagutza eskatzen du. Gerta daiteke problemaren enuntziatu matematikoa deribatuak agertzen diren ekuazio bat edo ekuazio-sistema bat izatea ere. Horrelakoetan, ekuazio diferentzialak edo ekuazio diferentzialen sistemak ebatzi beharko ditugu problemaren soluzioa aurkitzeko. Problema errealen ebazpenak, kontzeptu eta teknika matematiko askoren ezagutza eskatzen du. Liburu honetan, aldagai bakarreko funtzioekin lan eginez hasiko gara, eta, behin horiekin trebatu ostean, aldagai anitzeko funtzioetara salto egingo dugu. Besteak beste, funtzioen limiteak, jarraitutasuna, deribagarritasuna eta optimizazioa izango ditugu mintzagai. Lan honetan, jarraitu beharreko prozedurak eskuz egiten irakasteaz gain, ordenagailuan nola egiten diren ere irakatsiko da. Horretarako, beharrezko aginduak zein diren azalduko da, eta oinarrizko programazioko prozedurak ere garatuko dira. Ordenagailu bidez ariketak ebazteko, Wolfram Mathematica softwarea erabiliko da. Mathematica kalkulurako eta programaziorako ingurune interaktiboa da. Software horrek, besteak beste, aljebra linealeko hainbat problema ebazteko tresnak ditu, ekuazioen erroak aurki ditzake, funtzioen deribatuak eta integralak kalkula ditzake, polinomioekin lan egin dezake, ekuazio diferentzialak ebatz ditzake, etab.


Fundación Dialnet

Mi Documat