, Jon Ander Rivera González, María Isabel Eguía RiberoLiburu hau Kalkuluan barreneko ibilbidea Mathematica erabilita I liburuaren jarraipena da. Lehenengo liburuki hartan mintzagai izan genituen bai aldagai bakarreko funtzioak bai eta aldagai anitzekoak ere. Besteak beste, funtzioen limiteak, jarraitutasuna, deribagarritasuna eta optimizazioa aztertu genituen bertan. Bigarren liburuki honetan, lehenik eta behin, integralak landuko ditugu: integral mugagabeak eta mugatuak, integral bikoitzak eta hirukoitzak eta haien aplikazioak, besteak beste. Horiek ikusi ostean, eremu eskalarrak eta bektoreeremuak izango ditugu aztergai. Kurba parametrikoak ere ikasiko ditugu, haien propietateetan erreparatuko dugu, eta haien sailkapena ere egingo dugu. Liburua itxiko dugu lerro-integralei tartea eskainiz: kurba parametrikoen integralak eta eremu eskalarren eta bektore-eremuen lerro-integralak nola egin ikusiko dugu.
© 2008-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados