Elisabete Alberdi Celaya , Lexuri Aresti Altzibar, Aitor Azpeitia Urdanpilleta, Zuriñe Egia Olano, Miren Garcia Lartitegi, Patxi Juaristi Larrinaga, Iratxe Lasa Arana, Iraitz Legarra Basterretxea, Josu Zuberogoitia Espilla
Markina-Xemeingo Bekobenta eskolak mende erdi bete duela ospatzeko egin da Markina-Xemeingo Hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera liburua. Beraz, lanaren lehen helburua izan da Bekobenta eskolak 50 urtez egin duen ibilbidea aztertzea. Baina, horrekin batera, hezkuntza publikoak XIX. mendetik gaur egunera arte Markina-Xemeinen izan duen bilakaera ere aztertzen da liburuan; eta zeharka, baita inguruko herrietako (Ziortza-Bolibar, Aulestia, Munitibar) eskola publikoen bilakaera ere.
Lehen atalean, 1844tik 1975era Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren bilakaera aztertzen da. Bigarrenean, Bekobenta eraiki zen garaian, 1975ean, herrian bizi zen egoera sozioekonomiko, politiko eta kultural-linguistikoa azaltzen da. Hirugarren atala eskola eraiki zen espazioari eta eraikinari buruzkoa da.
Lehen hiru ataletan Bekobentaren aurrekariak eta sortu zen testuingurua azaldu ostean, laugarren atalean, Frankismoko irakaskuntza eredutik eskola modernorako trantsizioa nola egin zen erakusten da, baita gaur egunera arte Bekobentan eman den bilakaera ere. Bosgarren atalean, eskolak jarraitzen duen hezkuntza ereduaren ezaugarriak azaltzen dira. Seigarrena eskolako guraso elkarteari buruzkoa da. Azken atala, zazpigarrena, haur-eskolari (Beko-Txikiri) buruzkoa da.
Zazpi ataletan, 1844tik gaur egunera arte Markina-Xemeingo hezkuntza publikoaren berezitasunak ezagutzeko aukera ematen du liburuak.
© 2008-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados