Ir al contenido

Documat


Resumen de Geometriako aktibitateak prestatzeko proposamena DBHn (12-16 urte).

Modesto Arrieta Illarramendi Árbol académico

  • Derrigorrezko irakaskuntza 16 urtearte lutzatzeaz gain prozeduren eta jarreren ezarpena eduki bezala isladatzea izan da OCD-Oinarrizko Curriculum Diseinu-ko berrikuntza positiboetako bat.

    Halere, eta nahiz jarrerek nolabaiteko eztabaida sortu, jarrera bera irakasgai berdineko gai-multzo desberdinetan proposa daitekeelako edota irakasgai desberdinetan landu ere bai, prozedurak erabat onartu egin dira, lehen inplizitoki lantzen zirelako eta nonbait gutxietsirik zeudelako.

    Bestalde, aldaketa hauek guztiak proposatu direnetik eskoletan "iraultza" txiki bat dago, programazio berriak etengabe lantzen ari dira, orain eskoletan norberak maila desberdinetako programazioa (zentrukoa, mailakoa eta unitate didaktikoak) egiteko aukera ederra baitu. Hainbat talde eta eskolak aspalditik lanean dihardute programazio berri hauek aurrera atera nahian edo gutxienez plangintza berriak suposatzen duen aldaketaz jabetzeko.


Fundación Dialnet

Mi Documat