Hasierako baliodun Ekuazio Diferentzal Arrunt bat (EDA bat) askatzeko zenbakizko metodo bat darabilgunean, kontuan izan behar dira metodoaren zenbait ezaugarri. Hala nola, metodoaren ordena (mozketa-errore lokala eta globala erabilita neurtzen dena) edota metodoaren egonkortasun eremuarekin lotura duen anplifikazio faktorea.
Zenbakizko metodo baten egonkortasun eremua !A, polinomio karakteristikoaren erroak unitatea baino txikiagoak diren plano konplexuko h puntuek osatzen dute, .. = h..i izanik, h pauso-tamaina eta ..i EDA-ren jacobitarraren autobalioa. Zenbakizko metodo bakoitzak bere egonkortasun eremua dauka, forma geometriko zehatz bat duena.
Zenbakizko metodoa erabiliz lortutako emaitzak onak izango dira mozketa-errore lokala txikia denean eta h balioak egonkortasun eremuan daudenean.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados