Informatikaren munduan euskarak duen leku eskasak sortutako kezkaren inguruan gogoeta-bide bat eskaintzea da artikuluaren helburua, aurrera begira zer egin daitekeen iradokitzeaz batera. Erabiltzaile arruntaren ikuspegitik, helburua litzateke, egun euskaraz bizi nahi duenak ahalik eta oztopo gutxien aurki dezala informatikarekin topo egindakoan. Terminologiatik hasi eta hizkuntzaren tratamendu automatikoraino, irakaskuntza, bertako softwaregintza eta kanpoko produktuen egokitzapena, Internet, etab. hartzen dira hizpide artikuluan zehar. Aurrera begira jarrita, hizkuntz industriaren gaia jorratzen da, berorren oinarri den hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloko ikerkuntzarekin lotuz. Azkenik, euskararen tratamendu automatikoan egindako lana deskribatzen da labur eta, etorkizunari begira, ongi taxututako plan eta estrategia baten beharra azpimarratzen da.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados