Tesi hau zortzi kapituluetan banatu da.
Lehenengo kapitulu honetan tesiaren aurkezpena egin da.
Bigarren kapituluan laburpen historikoa egiten da eta SA-k eraikitzeko tekniken eta kontrolerako erabilitako metodoen gaurko egoera azaltzen du. Hirugarren kapituluan MAMUR-en eraikuntzan erabilitako jakintza errepresentazio formaalismoaren xehetasunak ematen dirá, baita JB-aren konpilaziorako jarraitutako prozedura ere, Laugarren kapituluan zihurgabetasunaren errepresentaziorako termino liguistikoen bidez erabilitako metodoa aurkezten da.
Bostgarren kapituluan jakintzaren manipulaziorako erabilitako teknikei buruzkoa da, hau da, arrazonamenduan erabilitako kateaketa mota aldez aurretik iragazitako (RETE algoritmoa jarraituz) erregelak aktibatzeko. Emaitza eta azalpenen aurkezpenerako interfacea ere aurkeztu da.
Seigarren kapituluaren barruan, helburuak ahalik eta azkarren lortzeko estrategia desberdinak azaltzen dirá, hau da metajakintzaren erabilera mugapenen bidez errepresentatua arrazonamenduaren kontrolerako JB-aren erregelak eta metaerregelak osatzen zuhaitzaren iñausketaren bidez, kasu konkretu baterako baliozkoak ez diren adarrak deuseztatuz.
Zazpigarren kapituloko edukiak MAMUR sistemaren alderdi guztien b aterako funtzionamendua erakusten du, harén portaera eraginkorra CETODIA SA-ren eraikeran egiaztatuz. Azkenik zortzigarren kapituloan lanaren ondorioak erakusten dirá eta etorkizuneko ikerketa bideak.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados