Ir al contenido

Documat


Resumen de Euskarazko denbora-egituren azterketa eta corpusaren sorrera/Analysis of Basque temporal constructions and creation of a corpus

Begoña Altuna

  • Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan le\-hen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen EusTimeBank corpusa sortu dugu.Corpus hori, euskarazko fenomenoak aztertzeko erabiltzeaz gain, tresna automatikoen garapenerako eta ebaluaziorako erabili dugu. Hain zuzen ere, tesi-lan honetan denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko EusHeidelTime tresna garatu dugu eta denbora-lerroak automatikoki eratzeko KroniXa sistema sortu dugu. Tresna horiek euskararen prozesamendu-kateetan integratzeko eta beste tresna batzuekin uztartzeko urratsak egin ditugu, euskararen ulermen eta tratamendu automatikoan denbora-informazioa ere baliatu ahal izateko. // Ikerketa-lan honetan euskarazko denbora-informazioaren prozesamenduan le\-hen urratsak egin ditugu. Horretarako, beste hizkuntzetan egin diren lanetan eta euskarazko denbora-egituren analisi linguistikoan oinarritu gara. Informazio hori baliatuta, euskarazko denbora-egiturak automatikoki tratatzeko ezaugarri linguistiko esanguratsuenak identifikatu ditugu eta horiek kodetzeko EusTimeML markaketa-lengoaia sortu dugu. Era berean, EusTimeMLri jarraituta denbora-informazioa eskuz etiketatuta duen EusTimeBank corpusa sortu dugu.Corpus hori, euskarazko fenomenoak aztertzeko erabiltzeaz gain, tresna automatikoen garapenerako eta ebaluaziorako erabili dugu. Hain zuzen ere, tesi-lan honetan denbora-adierazpenak identifikatzeko eta normalizatzeko EusHeidelTime tresna garatu dugu eta denbora-lerroak automatikoki eratzeko KroniXa sistema sortu dugu. Tresna horiek euskararen prozesamendu-kateetan integratzeko eta beste tresna batzuekin uztartzeko urratsak egin ditugu, euskararen ulermen eta tratamendu automatikoan denbora-informazioa ere baliatu ahal izateko.


Fundación Dialnet

Mi Documat