Tesi-proiektu honetan, euskarazko testu elebakarretatik abiatuta aditzenazpikategorizazio-informazioaren erauzketa automatikoa landu dugu. Euskarazko2.751 aditzen azpikategorizazio-hiztegi bat osatu dugu formatu honekin:1) Azpikategorizazio-Eredu Zabalak (AEZ)2) Azpikategorizazio-Eredu Klasikoak (AEK)3) Azpikategorizazio-Eredu Partzialak (AEP) (hau da, (aditz, kasu) bikoteak eta(aditz, kasu, izen)hirukoteak).Aditzei buruz lortu dugun informazioaren gainean kanpo- eta barne-ebaluazioa egindugu.Kanpo-ebaluazioa egiteko informazio honen ekarpena eta aplikagarritasuna neurtudugu hizkuntza prozesamenduko bi atazetan: analisi sintaktikoa eta itzulpenautomatikoa.Batez ere analisi sintaktikoan zentratu gara parsing-aren inguruko literaturaneztabaida dagoelako informazio lexikalak benetan laguntzen ote duen ala ez argitunahian.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados