Ir al contenido

Documat


Aldaera linguistikoen normalizazioa inferentzia fonologikoa eta morfologikoa erabiliz

  • Autores: Izaskun Etxeberria Uztarroz
  • Directores de la Tesis: Montse Maritxalar Anglada (dir. tes.) Árbol académico, Iñaki Alegría Loinaz (dir. tes.) Árbol académico
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez (presid.) Árbol académico, Antonio Gurruchaga Hernaiz (secret.) Árbol académico, Jordi Porta Zamorano (voc.) Árbol académico
  • Ha sido reseñado en:

    • “Aldaera linguistikoen normalizazioa inferentzia fonologikoa eta morfologikoa erabiliz”. Tesiaren egilea: Izaskun Etxeberria Uztarroz. Unibertsitatea: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Saila: Lengoaia eta Sistema Infomatikoak Saila. Tesi-zuzendaria: Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta eta Elena Casado Aparicio. Tesiaren laburpena: Iñaki Alegria eta Montse Maritxalar

      Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, Nº. 102, 2017, págs. 105-106

  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi-lan hau hizkuntzaren azterketa eta prozesamenduaren arlokoa da eta testu ez-estandarren ikertze-lerroan garatu da, euskarazko testu ez-estandarren normalizazioa izanik lanaren gai nagusiTestu estandarrekin alderatuta, testu ez-estandarrek ezaugarri bereziak dituzte maila lexikoan, morfologikoan edota fonologikoan, eta haien prozesaketa erronka berri bat da. Testu horiek, oro har, ezin dira ohiko moduan prozesatu hizkuntza prozesatzeko tresna gehienak (NLP, Natural Language Processing tresnak) hizkuntza estandarretan idatzitako testuak prozesatzeko garatu direlako, eta testu ez-estandarrekin erabiltzen direnean asko jaisten da haien errendimendua. Halako testuak prozesatzeko interesa, ordea, asko zabaldu da azken urteetan: liburutegi digitalak, humanitate digitalak, soziolinguistika konputazionala, iritzien analisia eta abar. Testu ez-estandarrak normalizatuz gero, aukera dago NLP tresnak aplikatzeko testu horietan eta horretarako funtsezkoa da prozesu hori ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzea. Tesi-lan honetan ikasketa automatikoan oinarritzen diren metodoak proposatzen dira euskarazko testu ez-estandarretan normalizazioaren ataza ebazteko. Horrekin batera, metodoek lortzen dituzten emaitzak konparatzen dira beste ikerketa batzuek lortzen dituztenekin, horrela metodoen egokitasuna aztertzeko. Konparazio hori egiteko gaztelaniazko zein eslovenierazko corpusak erabili dira, beste zenbait ikerlariren lankidetza baliatuz.


Fundación Dialnet

Mi Documat

Opciones de tesis

Opciones de compartir

Opciones de entorno