Ir al contenido

Documat


Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera

  • Autores: Ander Barrena Madinabeitia Árbol académico
  • Directores de la Tesis: Aitor Soroa Etxabe (dir. tes.) Árbol académico, Eneko Agirre Bengoa (dir. tes.) Árbol académico
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2017
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez (presid.) Árbol académico, Arkaitz Zubiaga (secret.) Árbol académico, Horacio Rodríguez Hontoria (voc.) Árbol académico
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Gaur egun, interneten nabigatzeko orduan, ia-ia ezinbestekoak dira bilatza-ileak, eta guztietatik ezagunena Google da. Bilatzaileek egungo arrakastarenzati handi bat ezagutza-baseen ustiaketatik eskuratu dute. Izan ere, bilaketasemantikoekin kontsulta soilak ezagutza-baseetako informazioaz aberastekogai dira. Esate baterako, musika talde bati buruzko informazioa bilatzean,bere diskografia edo partaideetara esteka gehigarriak eskaintzen dituzte. Her-rialde bateko lehendakariari buruzko informazioa bilatzean, lehendakari izan-dakoen estekak edo lurralde horretako informazio gehigarria eskaintzen dute.Hala ere, gaur egun pil-pilean dauden bilaketa semantikoen arrakasta kolokanjarriko duen arazoa existitzen da. Termino anbiguoek ezagutza-baseetatikeskuratuko den informazioaren egokitasuna baldintzatuko dute. Batez ere,arazo handienak izen berezien edo entitate izendunen aipamenek sortuko di-tuzte.Tesi-lan honen helburu nagusia entitate izendunen desanbiguazioa (EID)aztertu, eta hau burutzeko teknika berriak proposatzea da. EID sistemektestuetako izen-aipamenak desanbiguatu, eta ezagutza-baseetako entitateekinlotuko dituzte. Izen-aipamenen izaera anbiguoa dela eta, hainbat entitateizendatu ditzakete. Gainera, entitate berdina hainbat izen ezberdinekinizendatu daiteke, beraz, aipamen hauek egoki desanbiguatzea tesiaren gakoaizango da.Horretarako, lehenik, arloaren egoeraren oinarri diren bi desanbiguazioeredu aztertuko dira. Batetik, ezagutza-baseen egituraz baliatzen den ereduvglobala, eta bestetik, aipamenaren testuinguruko hitzen informazioa usti-atzen duen eredu lokala. Ondoren, bi informazio iturriak modu osagarriankonbinatuko dira. Konbinazioak arloaren egoerako emaitzak hainbat datu-multzo ezberdinetan gaindituko ditu, eta gainontzekoetan pareko emaitzaklortuko ditu.Bigarrenik, edozein desanbiguazio-sistema hobetzeko helburuarekin ideiaberritzaileak proposatu, aztertu eta ebaluatu dira. Batetik, diskurtso, bil-duma eta agerkidetza mailan entitateen portaera aztertu da, entitateek pa-troi jakin bat betetzen dutela baieztatuz. Ondoren, patroi horretan oinar-rituz eredu globalaren, lokalaren eta beste EID sistema baten emaitzak moduadierazgarrian hobetu dira. Bestetik, eredu lokala kanpotiko corpusetatik es-kuratutako ezagutzarekin elikatu da. Ekarpen honekin kanpo-ezagutza honenkalitatea ebaluatu da sistemari egiten dion ekarpena justifikatuz. Gainera,eredu lokalaren emaitzak hobetzea lortu da, berriz ere arloaren egoerakobalioak eskuratuz.Tesia artikuluen bilduma gisa aurkeztuko da. Sarrera eta arloaren ego-era azaldu ondoren, tesiaren oinarri diren ingelesezko lau artikulu erantsikodira. Azkenik, lau artikuluetan jorratu diren gaiak biltzeko ondorio orokorrakplanteatuko dira.


Fundación Dialnet

Mi Documat

Opciones de tesis

Opciones de compartir

Opciones de entorno