Ir al contenido

Documat


Resumen de Matematika diskretua

Jon Asier Bárcena Petisco, María Merino Maestre Árbol académico

  • 2010-11 ikasturtean, Matematikako titulazio berria hasi zen Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Matematika Diskretua 2. mailako nahitaezko irakasgaia da eta 6 ECTS kreditu ditu. Irakasgai horren helburuak honako hauek dira: zerrendatze-konbinatoriaren teknika nagusiak aurkeztea, esanahi konbinatorioa duten zenbaki-familia garrantzitsuenak ikastea eta grafoak eta haien aplikazioak erakustea. Ikasleak lortu behar dituen gaitasun espezifikoak honako hauek dira: - Funtsezko frogapen matematikoen motak eta problemen ebazpen-teknikak (behaketa-aieruafrogapena) ezagutzea. - Multzo-teoriaren oinarrizko osagaiak ezagutzea eta erabiltzea. - Problema konbinatorioak ebazten jakitea, oinarrizko teknikak, funtzio sortzaileak eta errepikapenak erabiliz. - Identitate konbinatorioak eta esanahi konbinatorioa duten zenbaki-familia garrantzitsuenak ezagutzea. - Grafo teoriaren oinarrizko kontzeptuak, teknikak eta emaitzak ezagutzea eta haren aplikazio askotarikoetako batzuez jabetzea. Ikasmateriala hiru ataletan banatuta dago; lehenengoan, Konbinatoria arloa agertzen da, eta lau kapitulu ditu; bigarrenean, Grafo-Teoria azaltzen da; hirugarrenean, hamabi ariketa-zerrenden zenbakizko emaitzak eta zenbait problemaren garapenak agertzen dira. Aipatzekoa da ariketa batzuk bibliografiako liburuetatik aterata daudela; gomendatutako bibliografia eta estekak amaieran kontsulta daitezke.


Fundación Dialnet

Mi Documat