Konputagailuen arkitekturaren eta haien berezko hizkuntzen oinarrizko kontzeptuak lantzen dira liburu honetan. Kontzeptu horiek ahalik eta garbien azaltzeko, konputagailu pedagogiko bat erabiltzen da (BIRD konputagailua) eta agindu-multzo sinplifikatu bat (TXORI mihiztadura-hizkuntza). Liburua osatzen duten kapituluetan, gai hauek tratatzen dira: konputagailuen von Neumann arkitekturaren osagai nagusiak; oinarrizko datu-motak eta eragiketak; aginduen eta datuen kodeketa, formatuak eta helbideratze-moduak; eta, orobat, programak mihiztadura-hizkuntzaz nola garatu (egitura nagusiak, azpirrutinak).
© 2008-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados