Ir al contenido

Documat


Sistema digitalen diseinu-hastapenak: oinarrizko kontzeptuak eta adibideak

Imagen de portada del libro Sistema digitalen diseinu-hastapenak

Información General

Resumen

  • Sistema digitalen oinarrizko kontzeptu eta diseinu-teknikak aurkezten dira liburu honetan. Liburuan zehar jorratutako gaiak ulertzeko behar diren kontzeptu guztiak bertan azaltzen dira, gai honi buruz ezer ez dakien irakurlearengan pentsatuz idatzi baita. Halere, egiten den bidea luzea da: oinarrizko kontzeptuetatik hasten da liburua, behe-mailako osagai digitalak aurkeztuz, eta bukaeran, berriz prozesadore bat -edozein konputagailuren muina- nola diseina daitekeen azaltzen da, horretarako adibide jakin bat azalduz. Tartean, osagai eta kontzeptu berri asko azaltzen dira. Liburua erabilgarria izan dadin eta gaia ongi ulertzeko, kapitulu bakoitzean, kontzeptuak azaldu eta gero, zenbait ariketa ebazten dira, xehetasun handiz, irakurleak ongi jarrai dezan ebazpena.

    Hauek dira liburuan zehar azaldutako gai nagusiak: aljebra boolearra, ate logikoak, bloke konbinazionalak, bloke sekuentzial sinkronoak, memoriak, sistema digitalen diseinu-metodologia, eta prozesadore sinple baten diseinua.

Otros catálogos


Fundación Dialnet

Mi Documat

Opciones de libro

Opciones de compartir

Opciones de entorno