Gizarte hiperdigitalizatu batean bizi gara. Eduki digitalak sortzen eta kontsumitzen ditugu etengabe, eta, horri adimen artifizialaren eztanda gehituta, hankaz gora jarri zaizkigu gure orain arteko bizimoduak. Hortxe gabiltza, gainera etorri zaigun errealitate bati neurria hartu ezinik, erritmo azkarregi batera ohitu nahian eta ezinean: benetan zer nahi genukeen pentsatzen hasterako, berrikuntza teknologikoak samaldan iristen zaizkigu, eta haiei begira jartzen gara, itsutzeraino askotan.
Paradigma-aldaketa mundu-mailakoa izaten ari da, baina euskaldunok eta gurea bezalako hizkuntza eta kultura gutxituek zailtasun erantsiak dauzkagu zurrunbilo handi horretan. Bizirik irauteko bestela ere hortxe-hortxe borrokan dabilen komunitate bat gara, eta ohartu ere egin gabe ohitu gara erdaraz errazago jasotzera eta kontsumitzera. Gure hizkuntza eta kultura biziko badira, ezinbesteko dugu digitalitatearen parte izatea, baina, aldi berean, digitalitatea bera da gu lausotzen gaituen kausetako bat. Zer egin, orduan? Nondik jo? Buruhauste horien bueltan ibiltzen gara liburu honetan parte hartu dugunok, zein bere erara eta bere esparrutik. Horrexek elkartu gintuen Euskara eta Digitalitatea graduondokoa aurrera ateratzeko, eta harako eginiko lanaren emaitzetako bat da hamar artikuluko bilduma hau.
Euskararen aztarnak sarean: kartografia digitala osatzeke
Libe Mimenza Castillo
págs. 9-30
Euskara, digitalizazioa eta paradigma-aldaketak
Xabier Landabidea Urresti
págs. 31-42
Eskola oskol: hezkuntza, euskara eta digitalizazioa
Ander Bolibar Zabala
págs. 43-60
Interes informatiboa dopaminatik harago: euskal hedabideek publiko berriekin konektatzeko baliagarriak izan daitezkeen zenbait ildo
Gorka Bereziartua Mitxelena
págs. 61-72
Digitalitatea euskal kulturgintzatik
Gotzon Barandiaran Arteaga
págs. 73-85
Gazteen aisialdia digitalitatearen bidegurutzean
Goiatz Oiartzabal Lakarra, Leire Lisón Nicuesa
págs. 87-97
págs. 99-118
págs. 119-138
Hizkuntza-teknologiak eta euskara lan-eremuan
Klara Ceberio Berger, Maddi Etxebarria Bilbao
págs. 139-156
Sorta bat pentsakizun adimen artifizial sortzaileari buruz
págs. 157-169
© 2008-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados