O. Pérez de Viñaspre, Maite Oronoz Anchordoqui
, J. Patrick
Artikulu honetan osasun-txosten elebidunak lortzea posible dela erakusten dugu, horretarako, tresnaprototipo bat garatuaz. Prototipoa lortzeko zaintza klinikorako informazioa kudeatzeko sistema bat sortudugu horretarako prestatuta dagoen software bati esker. Sistema honen oinarrian dauden terminologiazerbitzariak sortu ditugu euskara eta gaztelaniarako, eta medikuntzara egokitutako ortografia-zuzentzailebat ere sortu dugu euskararako. Prototipoa eraikitzeko, Donostia Unibertsitate Ospitaleko alta-txostenenbildumako “Digestio-aparatua”ko eredua erabili dugu. Horrela, euskaraz alta-txostenak idazteko etamodu errazean haren terminologiaren gaztelerako baliokideak lortzeko prototipo bat eraiki dugu.
© 2008-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados