Nayla Escribano Garcia, Jon Ander González, Julen Orbegozo Terradillos, Ainara Larrondo Ureta, Simón Peña Fernández, Olatz Perez de Viñaspre, Rodrigo Agerri Gascón
Legebiltzarretan, deliberazio demokrazien testuinguruan egindako hitzaldien azterketa garrantzitsua da, hitzaldi horiek hertsiki lotuta baitaude ekintza politikoarekin eta legegintza ekimenak garatzeko arrazoien azalpenarekin. Bestalde, azken urteotan, azterketa automatizatuei esker gehitu egin dira diskurtsoa aztertzeko aukerak, eta informazio bolumen handiak prozesatu daitezke. Testuinguru horretan, euskarak Eusko Legebiltzarrean duen erabilera aztertzen da artikulu honetan, bi legegintzaldiko (hots, 2012-2016 eta 2016-2020 legegintzaldietako) bilkuren akten azterketa automatizatuan oinarrituta. Emaitzek adierazten dutenez, euskaraz egindako agerraldien guztizko bolumena eguneroko erabilerari dagokiona baino handixeagoa da, baina adierazi beharra dago euskarari agerikotasuna emateko helburua duten protokolo erabilerak eta erabilera sinbolikoak ere identifikatu direla.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados