Euskarazko hizkuntza- eta hizketa-teknologiak aurrerapen handia izaten ari dira azkenaldian. 2019an, itzultzaile automatikoek egindako jauzia izan zen euskara eta teknologiaren arloan albiste; aurten, berriz, Elhuyarrek aurkeztutako Aditu hizketa-ezagutzailea (https://aditu.eus/) haren pareko mugarria izan da. Euskarazko hizketa transkribatzeko gai den sistema honek aukera berri ugari irekitzen ditu sektore askotan, baita itzulpenaren, bikoizketaren eta interpretazioaren munduaren ere. Gainera, hizketa-ezagutzaren teknologia itzulpen automatikoarekin eta hizketa-sintesiarekin konbinatzen bada, eraldaketa handia ekarriko du etorkizunean.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados