Ir al contenido

Documat


Resumen de EIkasbide proiektua: Haur eta Lehen Hezkuntzan IKTBak epe motzean integratzeko modua.

Nekane Mendizabal, José Miguel Blanco Arbe Árbol académico, José Miguel Correa Gorospe Árbol académico

  • Gizartea gero eta presio gehiago egiten ari da Informazioaren eta Komunikabideen Teknologia Berriak (IKTB) ikasgeletan sartzeko. Une honetan, besteak beste, eEurope programa europarraren helburua Europako hiritar guztiei kultura digitala eskaintzea da, baita irakasleei trebatzeko aukerak eskaintzea ere. Guk jarduera esanguratsuak garatzeko modu gisa defendatzen ditugu zentroetan teknologiaren erabilera konstruktibista eta proiektuen garapena. Era berean, jarduera horiek gure errealitate sozialari egokitutako eskolako kultura sortzen eta irakasleak eta ikasleak trebatzeko aukera emango duten eta, pixkanaka, familiak inplikatuko dituen proiektuak sortzen lagundu behar dute.

    Artikulu honetan Donostiako Ikasbideko Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroan IKTBak integratzeko proiektuaren motibazio, jarraibide eta ezaugarri nagusiak aurkeztuko ditugu. Zentroaren baldintzak, teknologia berriak integratzeak ekarriko duen aldaketa eta erronka, eta aurre egin beharreko zailtasunak aztertuko ditugu. Bi programa dira proiektuaren ardatz: eSorkari (aldizkari digitala) eta eTruke (posta elektronikoa erabiltzeko jarduera, bigarren hiruhilekoan Kataluniako eskola batekin egingo den truke-planaren barruan ikasleen bisita osatzeko eta prestatzeko). Programa horiek zentroan IKTBak integratzeko pauso instituzionala emateko balio dute.


Fundación Dialnet

Mi Documat