Ir al contenido

Documat


Resumen de Elhuyarren hizketa-teknologiak inklusioaren zerbitzura

Igor Leturia Azkarate Árbol académico

  • Teknologiak, oro har, eta, zehazkiago, IKTek asko lagundu dezakete dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioan; esaterako, webaren eta Braille lerroen konbinazioak irakurgai- eta ezagutza-kantitate ikaragarria jarri ditu itsuen esku, Braille liburuen bidez jar daitekeena baino askoz ugariagoa (inprimatze-kostua dela eta). Eta esan daiteke hizketa-teknologiak bereziki baliagarriak izan daitezkeela, gauza asko pertsona guztientzat irisgarri egiteko. Azken urteetan, hizketa-teknologiekin lanean ari gara Elhuyarren, hizketaren sintesian eta ezagutzan oinarritutako zerbitzu eta produktuak garatzen, eta horietako asko inklusioari eta sarbide unibertsalari begirako soluzioak dira.


Fundación Dialnet

Mi Documat