Ir al contenido

Documat


Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

  • Autores: Olatz Perez de Viñaspre, Maite Oronoz Anchordoqui Árbol académico
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 108, 2018 (Ejemplar dedicado a: Osasungintza eta euskara), págs. 61-81
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lan honetan, osasun-zientzietan euskarak duen lehentasunezko beharretako bati heldu diogu: osasun-terminoen euskaratzea. Osasun-terminoak automatikoki euskaratu ditugu lau urratseko algoritmo bat erabiliz eta abiapuntutzat SNOMED CT estandar klinikoa hartuz. Lehenengo urratsak baliabide lexikalak erabiltzen ditu SNOMED CTren terminoei euskarazko ordainak zuzenean esleitzeko. Bigarren urratsean, ingelesezko termino neoklasikoak euskaratzeko NeoTerm sistema garatu dugu. Sistema horrek, afixu neoklasikoen baliokidetzak eta transliterazio-erregelak erabiltzen ditu osasun-termino baliokideak lortzeko. Hirugarrenean, ingelesezko termino konplexuak euskaratzen dituen KabiTerm sistema garatu dugu zeinak termino konplexuetan agertzen diren habiaratutako terminoen egiturak erabiltzen ditu euskarazko egiturak sortzeko. Azken urratsean, erregeletan oinarritzen den Matxin itzultzaile automatikoa osasun-zientzien domeinura egokitu dugu, MatxinMed sortuz.


Fundación Dialnet

Mi Documat

Opciones de artículo

Opciones de compartir

Opciones de entorno