Ir al contenido

Documat


Resumen de Euskahaldun: euskararen aldeko martxa baten sare sozialetako islaren bilketa eta analisia

Arkaitz Zubiaga Árbol académico

  • euskara

    Gutxi dira sare sozialetan oinarrituz euskara landu duten ikerketa-lanak, eta are gutxiago Euskal Herrian ospatutako ekitaldiek sare sozialetan utzitako aztarnak aztertu dituztenak. Hutsune hori bete eta arlo honetan ikerketa sustatzeko asmoz, lan aitzindaria aurkeztea du helburu artikulu honek. Horretarako, "Euskahaldun" lemapean 2015eko Korrika martxak Twitter sare sozialean sortutako jarduna batzeko jarraitutako metodologia azaldu eta emaitza aztertzen dugu artikulu honetan. Gure analisiak erakusten duenez, emozio handieneko momentuak Twitterren ere islatzen dira, txio kopuru handiagoa sortuz. Horrez gain, euskal komunitatean ikusgarritasuna lortu eta informazioa lau haizetara zabaltzeko ekitaldiarekin lotutako kontu ofiziala izatearen garrantzia erakusten dugu, eta baita kazetari eta komunikabideen parte-hartzearen beharra ere. Guztion eskura jarri ditugu Twitterrekin antzeko analisiak egiteko tresnak, antzeko ikerketa-lanak sustatzeko asmoz.

  • English

    This work is motivated by the dearth of research that deals with social media content created from the Basque Country or written in Basque language. While social fingerprints during events have been analysed in numerous other locations and languages, this article aims to fill this gap so as to initiate a much-needed research area within the Basque scientific community. To this end, we describe the methodology we followed to collect tweets posted during Korrika, the quintessential exhibition race in support of the Basque language. We also present the results of the analysis of these tweets. Our analysis shows that the most eventful moments lead to spikes in tweeting activity, producing more tweets. Furthermore, we emphasise the importance of having an official account for the event in question, which helps improve the visibility of the event in the social network as well as the dissemination of information to the Basque community. Along with the official account, journalists and news organisations play a crucial role in the diffusion of information. In order to encourage others to perform further research in the field, we make all the tools publicly available.


Fundación Dialnet

Mi Documat