Saiakera klinikoak esperimentu estatistikoen artean kasu bereziak dira bere sekuentzia egiturarengatik eta saiakeraren unitateak gizakiak direlako. Honek erregulazio zorrotza eskatzen du eta datuen biltze eta tratatze prozesuan eragina du, askotan metodologia espezifikoa edo berria erabiliz gainera. Artikulu honetan, saiakera klinikoen diseinuan agertzen diren arazo estatistiko batzuk azaltzen dira, pazienteak tratamenduetan esleitzeko metodo esanguratsu batzuen bilduma bat egiten da eta azken urteotan garrantzia hartzen ari den inferentzia prozesu desberdin bat aurkezten da.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados