Ir al contenido

Documat


Resumen de Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz

Bertol Arrieta Kortajarena, Iñaki Alegría Loinaz Árbol académico, Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez Árbol académico

  • XUXEN ortografia-zuzentzailearen arrakastaren ondoren eta IXA taldean Hizkuntzaren Prozesamenduan urtetan egindako lanari jarraiki, XUXENg euskarako gramatika- eta estilo-zuzentzailea garatzeko aurrerapausoak egiten dihardugu azken urteetan; horien artean kokatzen dugu hemen aurkeztuko dugun koma-zuzentzaile automatikoa ere. Tresna honen garapenerako, komak zuzen jartzeko lan teorikoak aztertu ditugu lehendabizi, eta ikasketa automatikoko teknikak eta erregeletan oinarritutakoak uztartu ditugu gero; koma-zuzentzaile bat garatzeko sintagmeneta perpausen identifikatzaile automatikoen beharra azaleratu du ikerketa honek.


Fundación Dialnet

Mi Documat