Iñaki Alegría Loinaz , Unai Cabezón, Unai Fernández de Betoño Saenz de Lacuesta, Gorka Labaka Intxauspe , Aingeru Mayor Martinez, Kepa Sarasola Gabiola , Arkaitz Zubiaga
Artikulu honetan elkarlanean egindako proiektu bat aurkezten dugu. Boluntario talde bat bildu dugu espainierazko Wikipediako hainbat artikulu euskarara itzultzeko, baina boluntarioen lana errazteko, Matxin itzultzaile automatikoa erabili dugu aurreitzulpenak sortzeko, eta horrela boluntarioen lana errare eta akatsak dituzten itzulpen automatiko horiek aztertu eta zuzentzea izan da. Lan honekin, batetik, Euskal Wikipedia aberastu dugu, 50.000 hitz berri gehituz. Beste alde batetik, sistema automatikoaren itzulpenak eta posteditatutako bertsio zuzenduekin corpus bat sortu dugu. Corpus hori erabili dugu posteditore estatistiko bat sortzeko, Matxin itzulpen automatikoko sistemaren irteeraren doitasuna % 10ean hobetuz.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados