Artikulu honetan, azken hamarkadan Informazio- eta Komunikazio-Teknologietan izan diren aldaketek euskararen bizitzari ekarri dizkioten baldintza berriak eta euskal komunitatea baldintza horiei nola saiatu den erantzuten aztertzen da. Arlo horretako produktuak eta tresnak euskaraz erabiltzen, sortzen eta moldatzen ahalegintzen den jende saiatuaren lana eta herri-erakundeek ematen dituzten dirulaguntzak aurrerantz bultzatzen duten arren, teknologiaren aldaketak eragiten duen atzeranzko bultzadari eusteko, zailtasun handiak ikusten dira. Etorkizunari begira, berriz, euskarazko hizkuntza-teknologiak garatzea ezinbestekoa izango da, baina arlo horretako enpresa handiek euskal merkatua ez dute aintzakotzat hartuko, interes ekonomikorik ez diotelako ikusiko.
Egoera horren aurrean, mundu-mailako merkaturako lan egingo duen hizkuntza-teknologiako euskal industria bultzatzea izan liteke irtenbidea, kanpoan errentagarritasuna lortuz, etxeko premiei erantzun ahal izateko.
© 2008-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados