, Alicia Pérez Ramírez
, Ainhoa Latatu, Izortze Santin Gomez, 2025, ISBN 978-84-8438-928-6, págs. 93-100Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu.
Social networks allow their users to share their concerns and emotions, including those related to mental illness.The aim of this work has been to determine which linguistic features are shown by people with potential suicidal ideation in social networks. For this purpose, we have used a dataset with Twitter messages, and we have analysedthem morphosyntactically by means of automatic systems. We have also made several lexical analyses usingintelligent systems. We concluded that people with potential suicidal ideation shape their linguistic features inorder to express more precisely their inner perceptions and concerns.
© 2008-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados