Ir al contenido

Documat


Compress-EUS: I(ra)kasleen laburpenak lortzeko tresna

  • Autores: Unai Atutxa Barrenetxea, Mikel Iruskieta Quintian, Olatz Ansa Osteriz, Alejandro Molina Villegas
  • Localización: Linguistic variation in the basque language and education - III / Lorea Unamuno Goiriena (ed. lit.), Asier Romero Andonegui (ed. lit.), Aintzane Etxebarria Lejarreta (ed. lit.), Aitor Iglesias Chaves (ed. lit.), 2017, ISBN 978-84-9082-798-7, págs. 87-98
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskaldun zaharrak eta berriak barnebiltzen dituen ikerketa bat egin da, hizkuntzaren jarrerak interpretatzerako eran desberdintasunik dagoen ikusteko. Lanean jarrera desberdinak kontuan hartu dituzte, konkretuki, abegikortasuna, haserrea, ironia, eta neutroa. Planteatutako hipotesiei dagokienez, bideoa eta ahotsa dauden galderetan, bai ama hizkuntza gaztelania dutenek eta baita euskara ama hizkuntza dutenek ere, bideoan ageri den jarrera erraztasun handiagoz iragarriko dutela uste dute.

      Testuak laburtzea hainbat arlotan da garrantzitsua, besteak beste hezkuntzan eta hizkuntzaren i(ra)kaskuntzan. Izan ere, laburtze gaitasuna hezkuntza prozesuan ikasleek garatu beharreko konpetentzia da. Eskola batean ikasle-taldearen laburtze gaitasuna garatu ahal izateko, ezinbestekoak dira baliabide didaktiko egokiak izatea eta ikasle-multzoaren laburpenak kudeatzeko tresna egokiak izatea. Alde batetik, irakasleak ikasle-taldearen zenbait azaleko datu modu automatikoan jasotzen baditu (laburpenen tamaina egokia den eta ideia nagusia mantendu duten, esaterako), bestelako eta sakonagoak diren trebetasun linguistikoak lantzeko: kohesioa eta koherentzia, adibidez. Lan honetan COMPRESS-EUS sistema aurkezten dugu, erabiltzaile-talde baten estrakziozko eta abstrakziozko laburpenak biltzeko tresna eta erabiltzaileek egindako laburpenaren azaleko ezaugarriak deskribatzeko erabil daitekeena, emaitzak kalkulu-orrian ematen dituelako


Fundación Dialnet

Mi Documat

Opciones de artículo

Opciones de compartir

Opciones de entorno